2013/12/11

P3.7 txostenaren entrega

Eraikinaren egonkortasuna bermatzeko egituraren zurrunketa planteatu da 3.7 txostenean.

1 comentario:

  1. Zimentazioari dagokionez, ondo aztertua daude lurrikaren inguruko arazoak, eta soluzioak eta garbi azaltzen da zuek erabiliko duzuen soluzioa, bai grafikoki eta baita hitzez ere. Egiturari dagokionez ere, ondo ulertzen da erabiliko duzuen egitura eta ze perfil mota izango diren ere zehazten duzue.
    Txarrantxaketari dagokionez, hitzez, egitura norabide batean txarrantxatuko duzuela esaten duzuen arren, grafikoki (oin batean…) txarrantxaketa nun joango den adieraztea faltako litzateke, garbiago ulertzeko. Baita ere, txarrantxaketa elementuak zer diren aipatzea faltako litzateke eta eraikuntza prozesuan nola eragingo duten ere zehaztu beharko litzateke. Hau da, noiz jarriko dira txarrantxak?egiturarekin batera? Edo, lehendabizi egitura egiten da eta ondoren txarrantxatu?...Batez ere, honek planifikazioan eragingo baitizue.
    Azkenik, nahiz eta aste honetako txostenean egitura eta zimenduak garatu behar ziren gehienbat, faltan bota da proiektuaren azalpen orokor bat (oinaren funtzionamendua azalduz, …), aurreko txostenak begiratu gabe proiektua nolakoa den ulertu ahal izateko.

    ResponderEliminar